Canon LBP162 - Инструкция по эксплуатации - Страница 184

Принтер Canon LBP162 - инструкция пользователя по применению, эксплуатации и установке на русском языке. Мы надеемся, она поможет вам решить возникшие у вас вопросы при эксплуатации техники.

Если остались вопросы, задайте их в комментариях после инструкции.

"Загружаем инструкцию", означает, что нужно подождать пока файл загрузится и можно будет его читать онлайн. Некоторые инструкции очень большие и время их появления зависит от вашей скорости интернета.
Страница:
/ 380
Загружаем инструкцию
background image

Eranskina

 Segurtasun-argibide 

garrantzitsuak

Gidaliburu honek instalazioaren eta elikatze-
iturriaren abisuak eta neurriak azaltzen ditu. 
Ziurtatu erabiltzailearen gidaliburuko 
"Segurtasun-argibide garrantzitsuak" atala 
irakurtzen duzula.

ABISUA 

Behar bezala gauzatu ezean, zauriak edo 
heriotza eragin lezaketen eragiketei buruzko 
abisuak adierazten dira hemen. Makina behar 
bezala erabiltzeko, abisu hauek aintzat 
hartzea gomendatzen dizugu.

KONTUZ

Behar bezala gauzatu ezean, zauriak eragin 
lezaketen eragiketei buruzko oharrak 
adierazten ditu. Makina behar bezala 
erabiltzeko, abisu hauek aintzat hartzea 
gomendatzen dizugu.

GARRANTZITSUA 

Eragiketei buruzko eskakizunak eta 
murrizketak zehazten ditu. Ziurtatu arretaz 
irakurtzen dituzula elementu hauek, makina 
modu egokian erabiltzeko eta kalteak 
saihesteko.

Instalazioa

Makina modu seguruan eta arazorik gabe 
erabiltzeko, irakurri arretaz ondorengo 
segurtasun-neurriak eta instalatu makina toki 
egokian.

ABISUA 

Ez instalatu makina sutea edo deskarga 

elektrikoak gerta daitezkeen tokietan

•  Aireztatzeko erretenak blokeatuta dituen 

tokian (hau da, horma, ohea, sofa, alfonbra edo 
antzeko objektuetatik hurbilegi dituen tokia)

•  Toki hezean edo hautsez betetako tokian
•  Eguzki-argi zuzena jasotzen duen tokian edo 

kanpoan

•  Tenperatura altuak jasaten dituen tokian
•  Sugarrak ager daitezkeen tokian
•  Alkoholetik, disolbatzaileetatik eta antzeko 

produktu sukoietatik hurbil

Beste abisu batzuk

•  Ez konektatu makinara baimendu ez den 

kablerik. Bestela, suteak edo deskarga 
elektrikoak gerta daitezke.

•  Ez utzi lepokorik eta antzeko metalezko 

objekturik edo likidoz betetako edukiontzirik 
makinaren gainean. Substantzia arrotzek 
makinaren barneko pieza elektrikoak ukitzen 
badituzte, suteak edo deskarga elektrikoak 
gerta daitezke.

•  Edozein substantzia arrotz makinan sartzen 

bada, deskonekta ezazu korronte alternoko 
entxufetik eta jarri harremanetan Canon 
banatzaile baimenduarekin.

KONTUZ

Ez instalatu makina ondorengo tokietan

Makina eror edo labain daitekeen tokian 
instalatzen bada, lesioak eragin ditzake.

•  Egonkorra ez den toki batean
•  Bibrazioak jasaten dituen toki batean

Bestelako segurtasun-neurriak

•  Makina hau tokiz aldatzean, jarraitu 

gidaliburuko argibideei. Gaizki mugitzen bada, 
makina lurrera eror daiteke eta lesioak eragin 
ditzake.

Erabilera

KONTUZ

Laserraren segurtasun-neurriak

Produktua 1. klaseko laser-produktu gisa berretsi 
da IEC60825-1:2014 eta EN60825-1:2014 arauetan.

CLASS 1 LASER PRODUCT
LASER KLASSE 1
APPAREIL À LASER DE CLASSE 1
APPARECCHIO LASER DI CLASSE 1
PRODUCTO LÁSER DE CLASE 1
APARELHO A LASER DE CLASSE 1
LUOKAN 1 LASER-TUOTE
LASERPRODUKT KLASS 1

Laser-sorta kaltegarria izan daiteke giza 
gorputzarentzat. Produktuari darion erradiazioa 
erabat mugatuta dagoenez babes-hodiekin eta 
kanpoko estalkiekin, laser-sorta ezin da makinatik 
irten erabiltzaileak edozein eragiketa egiten 
duenean. Irakurri hurrengo segurtasun-ohar eta 
-jarraibideak.

•  Ez ireki inoiz makinako gidaliburuetan 

zehazten ez den estalkirik.

•  Laser-sorta irteten bada eta begietan sartzen 

bazaizu, begiak kalte diezazkizuke.

•  Gidaliburuan zehazten ez diren kontrolak, 

doikuntzak edo prozedurak gauzatzen 
badituzu, baliteke erradiazio-arriskua izatea.

Laserraren segurtasun-etiketa

Segurtasunarekin erlazionatutako 

ikurrak

Piztu/Itzali etengailua: "PIZTUTA" posizioa

Piztu/Itzali etengailua: "ITZALITA" posizioa

Piztu/Itzali etengailua: "EGONEAN" posizioa

"PIZTUTA" 

"ITZALITA" etengailua

Lur-konexioko terminala

Tentsio arriskutsua barruan. Ez ireki 
gidaliburuetan zehazten ez den estalkirik.

ABISUA: Gainazal beroa. Ez ukitu.

II. klaseko ekipamendua

Zati mugikorrak: Ez hurbildu gehiegi 
mugitzen diren zatietara

•  Produktuaren arabera, baliteke goian 

adierazitako zenbait ikur erantsita ez egotea.

Kontsumigarriak

ABISUA 

Ez bota erabilitako toner-kartutxoak sutara. 
Halaber, ez biltegiratu toner-kartutxoak edo 
papera sugarrak egon daitezkeen tokietan. Horrek 
tonerrari edo paperari sua eman diezaioke eta 
erredurak edo suteak eragin daitezke. 

•  Makina instalatzean, kontuz ibili eskuak 

makinaren eta hormaren edo zoruaren artean 
harrapatuta gera ez daitezen. Horrek lesioak 
eragin ditzake.

Saihestu gaizki aireztatutako tokiak

Makinak ozono kantitate txikia eta bestelako 
isurpenak kanporatzen ditu hori erabiltzen 
duzunean. Isurpen hauek ez dira osasunerako 
kaltegarriak. Hala ere, erabilera-epe edo 
produkzio-aldi luzeetan, isurpen horiek antzeman 
daitezke gaizki aireztatutako geletan. Lan-
ingurune eroso bat mantentzeko, instalatu 
makina gela aireztatu batean. Halaber, saihestu 
jendea makinaren isurpenen eraginpean egon 
daitekeen tokiak. 

Elikatze-iturria

ABISUA 

•  Erabili soilik adierazitako energia-baldintzak 

betetzen dituen elikatze-iturria. Bestela, suteak 
edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.

•  Ez erabili emandakoaren desberdina den 

elikatze-kablerik; bestela, suteak edo deskarga 
elektrikoak gerta daitezke.

•  Emandako elikatze-kablea makina honetan 

erabiltzeko diseinatu da. Ez konektatu 
elikatze-kablea beste gailu batzuetara.

•  Ez aldatu, tiratu edo indarrez tolestu elikatze-

kablea eta ez egin kablea kalte dezakeen 
bestelako ekintzarik. Ez jarri objektu astunik 
kablearen gainean. Kablea kaltetuz gero, 
suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.

•  Ez konektatu edo deskonektatu kablea esku 

bustiekin; bestela, deskarga elektrikoak gerta 
daitezke.

•  Ez erabili kable luzagarriak edo konexio-

blokeak makinarekin. Bestela, suteak edo 
deskarga elektrikoak gerta daitezke.

•  Ez kiribildu edo korapilorik egin kablean; 

bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta 
daitezke.

•  Sartu makinaren entxufea erabat korronte 

alternoaren entxufean. Bestela, suteak edo 
deskarga elektrikoak gerta daitezke.

•  Trumoi-ekaitz bat baldin badago, atera 

makinaren entxufea korronte alternoaren 
entxufetik. Bestela, suteak edo deskarga 
elektrikoak gerta daitezke edo makina honda 
daiteke.

•  Ziurtatu makinaren elikatze-iturria segurua 

dela eta korronte uniformea duela.

•  Elikatze-kableak bero-iturrietatik urrun egon 

behar du; bestela, baliteke kablearen estaldura 
urtzea eta horren ondorioz suteak edo 
deskarga elektrikoak eragitea.

Saihestu honako egoera hauek:

Elikatze-kablearen entxufea gehiegi tenkatzen 
bada, baliteke kablea hondatzea edo makinaren 
barneko kableak deskonektatzea. Horren 
ondorioz, baliteke suteak eragitea.

•  Elikatze-kablea sarritan konektatzea eta 

deskonektatzea.

•  Elikatze-kablearekin estropezu egitea.
•  Elikatze-kablearen zati bat tolestuta dago 

entxufearen aldean eta etengabeko indarra 
aplikatzen ari da korronte alternoaren 
entxufean edo kablearen entxufean.

•  Indar gehiegi egitea entxufean.

KONTUZ

Instalatu makina korronte alternoaren entxufe 
batetik hurbil eta utzi nahikoa toki entxufearen 
inguruan, larrialdi batean erraz deskonektatu ahal 
izateko.

184

Eu

Характеристики

Оцените статью
tehnopanorama.ru
Остались вопросы?

Не нашли свой ответ в руководстве или возникли другие проблемы? Задайте свой вопрос в форме ниже с подробным описанием вашей ситуации, чтобы другие люди и специалисты смогли дать на него ответ. Если вы знаете как решить проблему другого человека, пожалуйста, подскажите ему :)

Задать вопрос

Часто задаваемые вопросы
Как посмотреть инструкцию к Canon LBP162?
Необходимо подождать полной загрузки инструкции в сером окне на данной странице
Руководство на русском языке?
Все наши руководства представлены на русском языке или схематично, поэтому вы без труда сможете разобраться с вашей моделью
Как скопировать текст из PDF?
Чтобы скопировать текст со страницы инструкции воспользуйтесь вкладкой "HTML"